El Ayuntamiento de Laudio condena los actos vandálicos contra las jardineras de la plaza Alberto Acero  

Alberto Acero plazan dauden bi lorontziak hondaturik geratu dira Gabonetan, ekintza bandalikoen ondorioz. Joan den astelehenean, urtarrilaren 3an, Laudioko gune horretan dauden bi lorategietako loreak eta landareak erauzita eta babeserako oihala urratuta esnatu ziren.

2020ko udan Udalak Alberto Acero plaza landarez apaintzea erabaki zuen zuen. Hala ere, urte horren amaieran, Laudioko Udalak lorontzien ureztatze-sistema konpondu eta loreak birlandatu behar izan zituen, garai hartan gertatu ziren ekintza bandalikoen ondorioz. Ez da gertaera isolatua. Azken urteotan, lorontzi horien aurkako erasoak askotan errepikatu dira:

– LORATEGIEN UREZTATZE-SISTEMAREN KONPONKETA (2020KO UZTAILAREN 13A):  49,61 €
– LORATEGIEN UREZTATZE-SISTEMAREN KONPONKETA (2021EKO UZTAILAREN 17A): 87,74 €
– LORATEGIEN UREZTATZE-SISTEMAREN KONPONKETA (2021EKO AZAROA): 328,31 €
– 94 LORE-TAPIZ KALTETU (2021EKO AZAROA): 982,30 €
– KALTETUTAKO LORE-TAPIZAREN 94 ALE KENTZEA-BIRJARTZEA (2021): 483,84 €
– GEHIEN KALTETUTAKO BI LORONTZIEN BERREZARPENA (2021EKO ABENDUA): 2.176,55 €
GUZTIRA: 4.108,35 €

Udalak gizalegearen kontrako ekintza horiek gaitzetsi eta deitoratu ditu, eta altzariak eta tokiko ondarea errespetatzeko eta zaintzeko eskatu die herritarrei.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *