Alavabus modifica su servicio a su paso por Laudio por la cabalgata de los Reyes Magos 

Laudioko Udalak jakinarazi duenez, bihar, urtarrilak 5, Errege Magoen Kabalgatak herriaren erdigunea hartuko du 19:00etatik aurrera, bereziki Zumalakarregi kalea, Lamuzatik Baias kalearen bidegurutzeraino.

Horren ondorioz, Alavabus zerbitzua ezin izango da Laudiotik igaro. Zehazki, Zumalakarregi, Areta eta Ugarte geralekuetan eta Okondoko sarbidean izango du eragina. Laudioko geraleku bakarra Gurutze Gorrikoa izango da, Eroski eta Suhiltzaileen ondoko sarreran.

Beraz, honela jokatuko da:

  • L15 Gasteiz-Laudio
    •  19:30 Gasteiz-Laudio
      • Gurutze Gorriko geralekuan amaituko da
    • 19:30 Laudio-Gasteiz eta 20:30 Areta-Laudio-Gasteiz
      •  Gurutze Gorriko geralekutik abiatuko dira
  • L16 Artziniega-Amurrio-Laudio-Okondo
    • 18:50 Artziniega-Amurrio-Laudio-Okondo
      •  Laudioko Gurutze Gorriko geralekuan amaituko da
    • 19:50 Okondo-Laudio-Amurrio-Artziniega
      •  Gurutze Gorriko geralekutik abiatuko da, igarotzeko dagokion orduan, 20:05ean

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *