El Ayuntamiento de Laudio lamenta que la Covid-19 haya obligado a suspender algunos de los actos navideños programados

Segurtasun eta patogenoari eusteko neurriak ezarri arren, birusak Laudioko Udalak herriko talde eta kolektiboekin batera diseinatutako ekitaldi eta topaketa kultural ugari bertan behera uztera behartu du

 

Laudioko Udalak izugarri sentitu du Gabonetako ekitaldiak bertan behera utzi behar izatea. Segurtasun neurriak eta patogenoari eusteko neurriak ezarri arren, Covid-19aren ondorioz bertan behera utzi behar izan dira Laudioko Udalak Gabon hauetarako diseinatu zituen ekitaldi eta topaketa kultural ugari.

Programaziotik erortzen lehena Oinutsik taldearen erromeria izan zen eta, ondoren, Andere abesbatzaren kontzertua, biak ere kideen artean positibo bat zela eta. Eta joan den urtarrilaren 2an, Rakataplak bertan behera utzi zuen errege pajeari harrera egiteko ekitaldia, erantzukizunarengatik, ume guztiekin harreman zuzena ekarriko zuelako eta haien osasuna zaintzeagatik. 2022 honetako urtarrilean, hilaren 2tik 4ra bitartean Laudioko plazak bete behar zituen Gabonetako azokak ere ez du bere lekua izango, joan behar zuten ekoizle eta artisauetako batzuek positibo eman zutelako edo positibo eman duten pertsonekin harreman zuzena izan zutelako. Azoka dela eta programatutako ikuskizun ibiltariak
ere ez dira herrira iritsiko, hainbat parte-hartzaile positibo izan direlako.

“Bagenekien zaila izango zela ekitaldiak gidatzea, Covid-19ak oso presente jarraitzen duelako gure bizitzan. Datorren urtean Gabonak merezi duten bezala ospatu eta gozatu ahal izatea espero dugu”, adierazi du Maite Cortazar Kultura eta Jai zinegotziak. Laudioko Udalak erantzukizun indibidual eta kolektiboa eskatu du Covid-19aren hedapena geldiarazteko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *