Irabazi asmorik gabeko erakundeei 2021ean gizarte-jarduerak gauzatzeko eta gizarteratzea sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartu du Laudiok

Laudiok argi berdea eman dio jadanik 2021eko diru-laguntzen deialdiari. Deialdia Laudioko udalerrian eta adinekoentzako zentro soziokulturaletan informazio-, prebentzio-, arreta- eta gizarteratze-jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeei dago zuzenduta. Helburua, eduki sozial eta asistentzialeko programak edo babesik gabeko pertsonak gizarteratzeko programak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteei diru-laguntzak ematea da.

Deialdiaren zuzkidura ekonomikoa hau da:

— 25.000 euro, Laudion informazio, prebentzio, arreta eta gizarteratze arloetan irabazi asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten jarduera-programak diruz laguntzeko,

— 18.000 euro, Laudioko adinekoentzako zentro soziokulturalen gauzatzen diren jarduera-programak diruz laguntzeko

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 9an amaituko da.