Salgai dago jadanik El Agente extranjero, Amado Gómez Ugarte laudioarraren azken eleberria

Hamar eleberri baino gehiago idatzi ditu, hainbat komunikabidetan zutabegile gisa kolaboratu du, eta bere lanengatik hainbat sari jaso ditu. Amado Gómez Ugarte Laudioko bizilaguna da. Joan den urriaren 22an udaletxeko erabilera anitzeko aretoan bere azken eleberri beltza aurkeztu zuen bera: El agente extranjero (Amarante). Kritika sozial eta politikoz jositako lan horretan, hedabidearen atzean eskuin muturra dagoela deskubritzeagatik lan egiten zuen egunkaritik kaleratua izan ondoren, buruzagiez eta akziodunez mendekatzea erabaki duen gizonaren istorioa kontatzen da.

Liburua salgai dago jadanik Amarante argitaletxearen webgunean, Amazonen eta Laudioko liburu-dendetan.