
Laudioko Udalak Zuberoa kaleko 2. zenbakiko 3 garaje-partzela eta Landaluze kaleko 25-27ko 4 garaje-partzela alokatzeko espedienteei hasiera ematea erabaki du, lehiaketa bidez irekitako prozeduraren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea 2022/01/10ean hasi eta 2022/01/28an amaituko da. Interesdunek prozedura bakoitzaren I. eranskina aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta eta sinatuta NANaren kopiarekin batera.
Ohar garrantzitsua: gehienez ere partzela baterako eskaintza bakarra aurkeztu ahal izango da prozedura bakoitzean.
Espediente horiei buruzko informazio osoa udalaren webguneko iragarki-taulan eta Euskadiko Kontratazio Plataforman dago argitaratuta. Hona hemen espediente-kodeak:
- 3 garaje-partzela Zuberoa kaleko 2.zenbakian: 2021/19/S566.
- 4 garaje-partzela Landaluze kaleko 25-27. zenbakietan: 2021/121/S566.