Laudioko Udalak Zubiko Kurajo eta Latiorro lotzen dituen pasabidearen aurkako ekintza bandaliko berriak gaitzetsi ditu

Latiorrora doan lurpeko pasabidearen argiztapena hautsi dute

 

Joan den asteburuan Zubiko Kurajo kaletik Latiorrora doan pasabidean egindako ekintza bandaliko berriak gaitzetsi ditu Laudioko Udalak. Zehazki, lurpeko pasabidearen sabaian dauden argiak apurtu dituzte, eta argi fluoreszenteetako bat kendu dute.

Ez da gertaera isolatu bat. Azaroaren amaieran, Zumalakarregi kaleko igogailu panoramikoaren aurkako ekintza bandalikoak ere egin ziren. Ekintza horien ondorioz, kalteak izan ziren ateetan, barruko eta kanpoko beiratean, kabinako operadorean eta abarretan. Hornidura elektronikoekin gaur egun dauden arazoak direla eta, horiek konpontzeko lanak luzatu egingo dira, beharbada urte berriaren hasierara arte.

Ander Añibarro alkateak gertatutakoa deitoratu eta gaitzetsi du. “Guztion ondarearen aurkako erasoa da. Gure bizilagunek egunero erabiltzen dituzten instalazio publikoak dira. Antzeko egoerarik ez errepikatzea espero dugu”.

Leave a Reply

Your email address will not be published.