Laudiok beirazko ontzien birziklapena sustatuko du Gabonetan, beirazko botilekin eginiko zuhaitzaren bidez

Laudioko Udalak, Ecovidriorekin lankidetzan (Espainian beirazko ontzien hondakinak birziklatzeko kudeaketaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea), sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi du herritarrak kontzientziatzeko Gabonetan beirazko ontziak birziklatzearen garrantziari buruz. Izan ere, egun hauetan, urteko beirazko ontzien hondakinen % 20 arte sortzera iristen gara.

Horretarako, Ecovidriok Gabonetako zuhaitz bat jarri du Herriko Plazan. 10 metroko altuera du, eta Vidralak lagatako beira birziklatuzko 2.000 botilekin egin da. Zuhaitzaren alboan, gainera, Olentzeroren eta Errege Magoen irudia binilatuta duten lau iglu ere jarri dira, laudioarrek bertan bota ditzaten beirazko ontziak, Gabonetako ospakizunetan ere hondakinen kudeaketa arduratsua egiteko.

Gabonetako zuhaitz jasangarri hori udalerrian geratuko da Gabonak bukatu arte. Ekitaldian, Laudioko alkate Ander Añibarro, Vidralako Marketin-arduradun Aitor Peña eta Euskadiko Ecovidrioko gerente teknikari Carlos del Corte izan dira.

Leave a Reply

Your email address will not be published.