Laudiok abenduaren 15ean Gardentasunaren eta Herritarren Parte Hartzearen araudi berria aurkeztuko die herritarrei

Laudioko Udalak datorren abenduaren 15ean, 18:00etan, Kultura Etxeko Arraño aretoan herritarrei Gardentasunaren eta Herritarren Parte Hartzearen araudiaren proiektua aurkeztuko die. Parte-hartze demokratikoa eta tokiko gai publikoetako gardentasuna sustatu nahi ditu.

Araudi horren bidez Laudioko Udalbatzak dokumentu bakarrean herritarren parte hartzeko eskubideak eta udalerrian indarrean dauden sektoreko eta lurraldeko parte-hartze organoak zehaztu eta jaso nahi ditu, baia udalerriko herritarren informazioa, gardentasuna eta parte-hartzea sustatzeko metodologiak ere.

Jardunaldian araudiaren proiektuko edukirik garrantzitsuenak zehaztuko dira; gerora 15 eguneko epea irekiko da, urtarrilaren 2ra arte hain zuzen, edozein herritarrek edo taldek ekarpenak egin ditzan Udalbatzaren osoko bilkuran onesteko aurkeztu baino lehen.