Games Academy-k tailer bat antolatuko du Laudion, aurretiazko ezagutzarik izan gabe bideo-jokoak egiten ikasteko

Jarduera abenduaren 18an egingo da Kultur Etxeko Arraño aretoan, eta 14 urtetik gorako gazteentzat da

 

Laudio Garapen Agentziak, Games Academy ekimenarekin elkarlanean (Euskadiko erakundeek Gasteizko F2P Campusaren bidez bultzatutako ekimena, Euskadin bideo-jokoen industria sustatzeko eta gazteenen artean bokazio berriak sortzeko), tailer bat antolatu du datorren abenduaren 18rako, 16:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko Arraño aretoan.

Aurretiko ezagutzarik izan gabe bideo-jokoak sortzeko tailerraren helburua da parte-hartzaileek aurretik erabiltzeko aukerarik izan ez duten tresnak erabiltzen ikastea. Bideo-jokoen garapenaren mundura erraz eta modu sinplean hurbilduko dira. Beraz, parte-hartzaileek euren lehenengo mailak, mekanikak eta menuak sortu ahalko dituzte tresna bisual oso sinpleak erabiliz: horrela, lehen kontaktu atsegin eta sinplea izango dute bideo-jokoen munduarekin. Gainera, joko bat sortuko dute hutsetik.

Carlos Coronadok emango du tailerra; Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da, eta bideo-joko arrakastatsuak garatzen ditu bere kabuz Unreal Engine tresnarekin. Tailerra doakoa da, baina aldez aurretik izena eman beharko da Laudio Garapen Agentzian, 944 03 49 80 telefono-zenbakian edo honako helbide elektroniko honetan: garapenagentzia@laudio.eus. 14 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta bereziki, eta ez da beharrezkoa izango aurretiazko ezagutzarik izatea.

Leave a Reply

Your email address will not be published.