Laudiok ostiralean emango die hasiera Gabonei, “Goxo Gabon” programarekin, zeinak urtarrilaren 5era arte aisialdi- eta kultura-hitzordu ugari ekarriko dituen

2021ean, Olentzerok, Maridomingik eta Errege Magoek laudioarrak bisitatuko dituzte gau magikoetan, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean, hurrenez hurren

 

Gabonak inguratzen dituen magia Laudioko txoko guztietara helduko da datorren ostiraletik aurrera. Udalerriak urteko garai zoragarri eta magikoenari ongietorria emango dio 18:00etatik aurrera, urtero bezala argiak piztuz: “Piztu Gabonak”. Tokiko musika-taldeen eta koroen ahotsen melodiak girotuko du ekitaldia.

Egungo egoera epidemiologikoa gorabehera, Laudioko Udalak ez du alde batera utzi nahi izan ekitaldi eta ekimenez betetako Gabonetako programa diseinatzeko aukera, herritar egun berezi hauetan goza dezaten. Beraz, Gabonetan Kultura eta Jaiak eta Gazteria eta Hezkuntza arloek Laudioko kaleetara eramango dute “Goxo Gabon” programa, zeinak barne hartzen dituen antzerkia, kontzertuak, zinema, tailerrak eta sorpresa nahiz berrikuntzak! Horien artean Gabonetako azoka (aurten lehen aldiz kaleak postuekin beteko ditu), musika, magia eta akrobaziak. Eta hori ez da guztia: programa horren bidez, Laudioko Udalak urrunago iritsi nahi du, eta tokiko kolektibo eta taldeei lagundu nahi die.

“Aurtengo programa maitasunez eta mimoz landu dugu, eta hainbat ekitalditan egongo diren udalerriko musika- eta dantza-taldeei eta koroei lagunduko die berriro ere. Zorionekoak gara, gurekin izango baititugu”, adierazi du Maite Cortazar Kultura eta Jaien zinegotziak. Jarduera guztiak osasun-agintarien segurtasun-murrizketei eta -gidalerroei jarraikiz diseinatu dira. Beraz, segurtasuna bermatuta dago ostiraletik urtarrilaren 5era bitartean antolatuko diren ekitaldi eta ekimen guztietan. “Jarrai dezagun elkar zaintzen eta etorkizunera baikortasunez eta ilusioz begiratzen. Joka dezagun erantzukizunez, errespeta ditzagun distantzia soziala eta osasun-agintariek xedatutako arauak, eta zaindu dezagun elkar. Bizi ditzagun Gabon oparoak, magikoak eta ilusioz beteak”, aldarrikatu du zinegotziak.

Olentzero, Maridomingi eta Errege Magoak

Aurten ere herritarrek ez dute Olentzero eta Maridomingi kutunen hutsunea sentituko. Ezta Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magikoena ere. Izan ere, 2021ean ez dituzte soilik laudioarrentzat opariak ekarriko; gure kaleetan bisita egingo digute gau magikoetan, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean hurrenez hurren. Aurreko urteetan bezala, Basalarrina taldeko kideak arduratuko dira Olentzerori eta Maridomingiri laguntzeaz. Bestalde, Rakatapla taldeak Ekialdeko Errege Magoei lagunduko die eskutitzak biltzen, urtarrilaren 2an. Horrez gain, urtarrilaren 5eko desfilean ere lagunduko diete Erregeei.

Goxo Gabon programa

Abenduak 10

  • Piztu gabonak. Argiak piztea, Laudioko musika taldeekin eta abesbatzekin batera. Ondoren kalejira izango da Aiarako Trikitrixaren eskutik. 18:00etan Herriko Plazan.
  • “LOF” dantza-komedia ikuskizuna Ciaren eskutik. Eva Guerrero. 20:30etan Lamuza Plazan*.

    Abenduak 11 eta 18

    • Gabonetako apaingarrien tailerra helduentzat. 11:30etatik 13:30etara Zubiko Etxean. 12 urtetik gorakoentzat. Musutruk.

Abenduak 14 eta 16

  • Irratsaioa Lorena Rejo eta Itziar Nanclares de Ganboaren eskutik. 18:30etik 20:30era Kultura Etxean.

Abenduak 17

  • Ikazkinari harrera eta gutunak jasotzea. 18:00etan Ugarte plazan. Basalarrinak antolatua.
  • Gabonetako kontzertua Santa Lucia Abesbatzaren eskutik. 20:00etan, Lamuzako San Pedro parrokian.
  • Malabare-antzerkia Chicharrón Circo flamencoren eskutik (Andaluzia). 20:30etan Zubiko Kurajo oinezkoen kalean*.

Abenduak 18

  • Kalejira San Roke musika elkartearen eskutik. 20:00etan

Abenduak 19

  • Flamenko ikuskizuna, Gabonei eskainitako kantua, Rubito Semearen eskutik. 20:00etan Kasinoan.

Abenduak 23

  • Aldaiko musika taldearen Gabonetako kontzertua. 20:00etan, Lamuzako Parrokian.

Abenduak 24

  • Gabonetako azoka, bertako ekoizle eta artisauekin. 10:00etan Aldai Plazan. Basalarrinak antolatua.
  • Kalejira Santa Luzia Abesbatzaren eskutik. 13:00etan
  • Olentzerori eta Maridomingiri harrera. 18:00etan Herriko Plazan.

Abenduaren 24tik 31ra

  • Negulekuak. Aisialdiaren arloko gizarte- eta hezkuntza-gunea. 2011, 2010 eta 2009 urteetan jaiotako gazteei zuzenduta. 09:30-13:30 edo 15:30-19:30. Gaztelekuan.
  • Neguko Games. Aisialdiaren arloko gizarte- eta hezkuntza-gunea. 2006, 2007 eta 2008an jaiotako gazteei zuzenduta. 09:30-13:30 edo 15:30-19:30. Gaztelekuan.

Abenduak 25

  • Erromeria Oinutsik Erromeriaren eskutik. 21:00etan Aldai Plazan. BERTAN BEHERA ITXI DA.

Abenduak 26

  • Kalejira Ekin Joleak taldearen eskutik. 12:30ean.
  • San Roke musika elkartearen Gabonetako kontzertua. 20:00etan, Lamuzako San Pedro parrokian.

Abenduak 26 eta 27

  • Jumping-a, kart-ak eta bizikleta birakariak haur eta gazteentzat. 16:00etatik 21:00etara, institutuko pilotaleku estalian.

Abenduak 27

  • Tailerra: Errezeta begetarianoak. Ordutegia: 10:00-12:00 |12:30-14:30. 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Zubiko Etxean.
  • Tailerra: Ospakizun eta urtebetetze osasungarriak. Ordutegia: 16:00-18:00 | 18:30-20:30. 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Zubiko Etxean.

Abenduak 27, 28, 29 eta 30

  • Gabonetako apaingarrien tailerra umeentzat. 11:00tatik 13:00era Zubiko Etxean. 4-12 urte bitarteko umeentzat zuzenduta. Musutruk.

Abenduak 27, 28 eta 29

  • Txalaparta tailerra. 18:00etatik 20:00etara Zubiko Etxean. 12 urtetik gorakoentzat zuzenduta. Musutruk.

Abenduak 28

  • Tailerra: Kirol-nutrizioa. Ordutegia. 10:00-12:00 (euskaraz) | 12:30-14:30 (euskaraz). 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Zubiko Etxean.
  • Tailerra: Sukalde azkarra eta erraza mikrouhin-labean. Ordutegia: 16:00-18:00 | 18:00-20:30. 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Zubiko Etxean.
  • Haurrentzako ikuskizuna, Kantu Koloreren eskutik. 18:00etan, Lamuza kiroldegian.

Abenduak 29

  • Eguberrietako kontzertua Andere abesbatzaren eskutik. 20:00etan, Lamuzako San Pedro parrokian. BERTAN BEHERA ITXI DA.

Abenduak 30

  • 6ID, 2021eko Got Talent lehiaketako talde finalistaren kontzertua. 20:00etan, Lamuza kiroldegian.
  • DJ tailerra. 18:00etatik 20:00etara Zubiko Etxean. 12 urtetik gorakoentzat. Musutruk.

Abenduak 31

  • Urteari agurra. 11:00etan Aldai Plazan. Basalarrinak antolatua.
  • Kalejira Fanfarre New Gufis-en eskutik. 13:00etan.

Urtarrilak 2

  • Erret morroi nagusiari harrera. Errege Magoentzako gutunak jasoko dira. 12:00etan Herriko Plazan. Rakataplak antolatua.
  • Kalejira Fanfarre Beti-Jairen eskutik. 13:00etan.
  • Korrontziren kontzertua. Lagun izango ditu Andere Dantza Taldea, Akelarre Dantza Taldea, Itxarkundia Dantza Taldea eta Untzueta Dantza Taldea. 20:00etan, Lamuza kiroldegian.

Urtarrilak 2, 3 eta 4

  • Gabonetako azoka, kaleko emanaldiekin, ludotekarekin, haurrentzako parkearekin eta ezusteko ugarirekin. Laudioko plaza eta kaleetan zehar.

Urtarrilaren 2tik 9ra

  • Negulekuak. Aisialdiaren arloko gizarte- eta hezkuntza-gunea. 2011, 2010 eta 2009 urteetan jaiotako gazteei zuzenduta. 09:30-13:30 edo 15:30-19:30. Gaztelekuan.
  • Neguko Games. Aisialdiaren arloko gizarte- eta hezkuntza-gunea. 2006, 2007 eta 2008an jaiotako gazteei zuzenduta. 09:30-13:30 edo 15:30-19:30. Gaztelekuan.

Urtarrilak 5

  • Erregeen kabalgata. 19:00etan Laudioko kaleetan zehar. Rakataplak antolatua.

 

Jarduera guztiak, ezarritako osasun-gomendio eta -neurriei jarraituz egingo dira uneoro

*Euria egiten badu, jarduerak Aldai Plazara eramango dira

Loader Loading...
EAD Logo Taking too long?

Reload Reload document
| Open Open in new tab

Download

Leave a Reply

Your email address will not be published.