Aiaran Ekin jardunaldia, abenduaren 2an

Jardunaldiaren helburua da gure eskualdean enpresa-ekimen berriak martxan jar daitezela sustatzea edo lehendik martxan dauden enpresei negozio-lerro berriak sortzen laguntzea

 

Jardunaldia, abenduaren 2an izango da 11:00etatik 13:30era Amurrioko  Refor aretoan, eta hauentzat da: ekin nahi duten baina zer arlotan zentratu ez dakiten pertsonak, ideia bat duten eta horren garapena aztertu eta martxan jarri nahi dutenak edo beren jarduerari buelta bat eman nahi dioten enpresa edo negozioak.

Ez dago ekimen edo enpresa berri bat arrakastatsua izango dela bermatuko duen errezeta magikorik, baina oso lagungarria izan daiteke arlo horretako adituen eta beste ekintzaile batzuen esperientzia entzutea.

Hori dela eta, INNOBIDEko Sergio Gonzálezek, jardunaldiari hasiera emateko, negoziojoerei eta -aukerei buruz hitz egingo du, eta azalduko du nola nabarmendu merkatuan negozio-eredua modu erraz batean landuta. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, eskualdeko lau ekintzailek beren esperientziaren berri emango dute: zerk funtzionatu dien, zer aldatuko luketen gaur egun dakiten guztia jakin izango balute, nola egin dioten aurre pandemiari, etab.

Jardunaldia amaitzeko, Jon Beltrán de Herediak software garatzaile, musikari eta umoristak 20 urte baino gehiagoz ekintzaile gisa izandako esperientzia kontatuko du, bere ikuspuntuak partekatuko ditu eta jardunaldiaren alderdirik garrantzitsuenak azpimarratuko ditu, betiere umore-ukitu batekin.

Horrez gain, jardunaldian Kuadrillako tokiko garapen-agentziek ekintzaileei ematen dizkieten zerbitzuen berri emango da. VITAL Fundazioak diruz lagundu du jardunaldia, Aiarako Kuadrillaren bidez. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko, Amurrio Bideanekin harremanetan jar zaitezkete, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikora idatzita.

Leave a Reply

Your email address will not be published.