Alkatea eta Gobernu-taldeko zinegotziak kazetariekin bildu dira

Gaur goizean, Ander Añibarro Laudioko alkateak, Joseba Amondo, Ander Larrinaga eta Loli Muriel Gobernu taldea osatzen duten zinegotziekin batera, udalerriko informazioa (El Correo, Deia, Aiaraldea, Noticias de Álava eta Radio Llodio) eman ohi duten kazetariekin bildu dira, udalaren gaurkotasunari buruzko xehetasunak trukatzeko eta dauden galdera eta zalantza informatiboei erantzuteko.

Helburua da prentsarekin informazio-topaketak egitea aldizka (hilean behin), ohiko prentsaurrekoez gain, Udalaren eta komunikabideen arteko informazio-fluxua hobetu ahal izateko. Horrela, Udalaren beraren informazio-kanalen bidez (laudio.eus udal-webgunea, ZUIN aldizkaria, sare sozialak, bandoak, zirkularrak, etab.) Laudioko herritarrek ere udalaren berrikuntzei buruzko informazio hurbila, hurbilekoa eta etengabea lortu ahal izango dute beren egunkari, irrati edo konfiantzazko atari digitalen bidez.

Udalak, besteak beste, Marta Peciña, Susana Martín, Rafa Arberas, Araceli Oiarzabal, Izar Mendiguren, Iratxe Estrada, Aitor Aspuru eta Txabi Alvarado informazioaren profesionalek egiten duten lan goresgarria eskertu nahi du, laudioarrei euren herriko gaurkotasuna helarazteko. Eskerrik asko!