Birusik gabeko berbalagun

Euskararen praktikak ez du birus-arriskurik ezagutzen era guztietako formulak aktibatu direlako Berbalagun egitasmoaren barruan, egoera berrira egokitzeko.

Talde eta ekintza guztietan segurtasun-neurriak betetzen dira edo, bestalde, nobedadea, etxetik on-line euskara praktikatu ahal izateko zerbitzu berria duzu eskura.

Ez galdu aukera doako eskaintza hau baliatu ahal izateko.

Hori bai, aldez aurretik izena eman behar duzu, bai udaletxean bai horretarako udalak kontratatu duen zerbitzuaren (AEK) koordinatzailearekin adostuta: aiaraldea@aek.eus // 607 673 744.

Eta euskararen erabilera izan dadila kutsatuko gaituen bakarra.

Leave a Reply

Your email address will not be published.