Udalak aparkaleku berriak jarri ditu herrian

Udal brigadak lanak egin ditu Apaloetan 14 aparkaleku jartzeko

Laudioarrak auzotarren beharrei erantzuten jarraitzen du eta aste honetan bertan 14 aparkaleku gehiago jarri ditu Apaloetako urbanizazioan, `Astoaren zelaia´ bezala ere ezagutzen da.

Obrak egiteko kostuak udalaren baliabide propioekin egin dira; izan ere, brigadetako langileek hartu dute beren gain obrak egiteko ardura.

Horretarako, dagozkien markak margotu dira lurrean, baterian, bizilagunek erosoago eta seguruago aparkatu ahal izan ditzaten autoak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.